Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 05 Ipuin lehiaketako saridunakErrege magoen desfile ostean banatu dituzte Mendaron Euskarazko Ipuin Lehiaketako sariak. Guztira, 167 lagunek parte hartu dute aurten, eta honako hauen lanak saritu dituzte: Irati Usobiaga, Nahia Jimenez, Lizar Ezenarro, Ilune Rico, Nagore Arakistain, Jule Goikoetxea, Antonella Cazard eta Anuska Revert. 



2020 01 05 Erregeak ipuin lehiaketa mendaroHiru maila izan dira, eta maila bakoitzean ariketa ezberdina egin behar izan dute. A mailan, LH1etik LH4ra arteko neska-mutilek parte hartu dute. Parte-hartzaile guztiei ipuin bat eman zieten irakurtzeko eta ipuina irakurri ostean marrazkia egin behar izan dute lehiaketarako. Guztira, 103 marrazki aurkeztu dituzte. B  mailan, alderantzizko lana egin dute:  marrazki bat eman, eta ipuina sortu. LH5etik DBH2ra artekoek parte hartu dute, eta 64 ipuin idatzi dituzte guztira. C maila DBH3 eta DBH4koentzat sortu zuten. Komikia sortzeko eskatu zieten, baina ez dute lanik aurkeztu lehiaketara. Sariak ere mailaka banatu dituzte. A mailan, lau sari banatu dituzte, eta hauek izan dira saridunak: Irati Usobiaga (LH1), Nahia Jimenez (LH2), Lizar Ezenarro (LH3) eta Ilune Rico (LH4).  B mailan, beste lau sari banatu dituzte. LH5ekoen artean, Nagore Arakistain Sotoren ‘Super heroia’ ipuina eta Jule Goikoetxea Larrañagaren  ‘Bi bikiak eta Koldo’ ipuinak saritu dituzte, eta LH6koen artean, Antonella Cazarden  ‘Basamortuko gerrak’ eta Anuska Reverten ‘Amets bat’.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza