Gospel kontzertua emango du The Upper Room taldeak Mendaron

Barren.eus 2020ko urt. 3a, 09:27

Gospel tradizionaletik euskaratutako klasikoak eta bere abesti propioak kantatuko ditu The Upper Room taldeak Mendaron emango duen kontzertuan, urtarrilaren 6an.

 San Agustin Kulturgunean izango da kontzertua, 20:00etan hasita, eta sarrera doan izango da.
“Oh Happy Day”, “Joshua Fit The Battle Of Jericho”, “Amazing Grace”, 'You'll Never Walk Alone' edo 'How Thou Art' moduko abestiak kantatu ohi ditu The Upper Room talde donostiarrak bere kontzertuetan. Lau kantariz eta hiru musikariz osatutako eskarmentu handiko taldea da, 2005ean taldea sortu zutenetik makina bat kontzertu eman baitituzte Euskal Herri osoko kultur etxetan, elizetan eta aretoetan. Mikel San Joserena da ahots nagusia, eta Olatz Otxoa, Santi Romano eta Karlos Etxaniz dira koristak. Musikariei dagokionez, honako hiru hauek dira: Iñaki Miguel eta Andoni Etxebeste piano joleak eta Maria Soriazu baxu-jotzailea.

Hona The Upper Room taldeak egiten duten musikaren adibide bat: