Gabon kantak dantzatu dituzte Birakako ikasleek herriko kaleetan

Barren.eus 2019ko abe. 20a, 22:06

'Girabirakalejira' kale ikuskizuna egin dute Biraka taldeko Elgoibarko, Mendaroko eta Soraluzeko dantzariek. Euritan dantzatu behar izan badute ere, jai giroa eraman dute herriko kaleetara.

Maalako parkean hasita, Kalegoen plazara arteko kalejira egin dute, San Frantzisko eta San Bartolome kaleetan barrena. Kalegoen plazan gabon abestiz osatutako dantza emanaldia eman dute. Plazako emanaldia ateri zela hasi bada ere, euritan bukatu dute emanaldia, baina ez diote dantzatzeari laga euriagatik.

2019 12 20 biraka dantza ikuskizuna Girabirakalejira elgoibar

2019 12 20 biraka dantza ikuskizuna Girabirakalejira elgoibar 1

2019 12 20 biraka dantza ikuskizuna Girabirakalejira elgoibar kalegoen

∞Lotura duten albisteak: