Periodiko papera, kartoiak, oihalak, eta etxean aurkitu daitezkeen bestelako elementu eta apaingarriak erabiliko dituzte. Eskulanak egiteaz gain, maskarez egindako antzerkira edo gure jai giroko mozorrotzeko ohituretara gerturatzea da tailerraren helburua.
Bi saio izango dira, otsailaren 8an eta 15ean, 10:00etatik 14:00etara, Kultur Etxeko sotoan. Tailerrak 20 euroko prezioa dauka, eta interesatuek urtarrilaren 13tik otsailaren 6ra eman beharko dute izena. Horretarako bi bide jarri dituzte: taupada0@gmail.com helbide elektronikoa edo 656 416 677 telefono eta watsapp zenbakia.