Izar&Star kolektiboak eskatu zien Devo taldearen tributo bat egiteko, eta dagoeneko bi kontzertu eman dituzte Munlet vs. Devo izenburupean. Zapatu honetan, abenduaren 21ean, hirugarren kontzertua emango dute Bilbon, baina oraingoan Munleten abestiak bakarrik joko dituzte.
Duela hiru urte Chupacabras diskoa kaleratu zuten, eta Cebri lagunarekin egin zuten bira, baina, orain Cebri gaixorik dago eta ezin du beraiekin jarraitu. Munletek oso gogoan du bere lankidetza eta adiskidetasuna. Aurrera begira, Devo taldearen kantak grabatuko dituzte, eta opera rock estiloko lan bat egiteko asmoa dute, euskaraz. Munleten proiektu “berezienetarikoa” izango da hau. Banda oso batek hartuko du parte proiektuan, eta komiki-disko bat egongo da horren atzean. Bi lan horiek gauzatu bitartean, kontzertuak ematen jarraituko du.