70 sarrera baino ez dira geratzen bertso-jaialdirako

Barren.eus 2019ko abe. 16a, 13:45

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunetik esan digutenez, 70 sarrera geratzen dira abenduaren 26an izango den bertso-jaialdirako.

Amaitu berri den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bertso gosez ditu bertsozaleak, eta Elgoibarko Izarrak abenduaren 26rako antolatu duen bertso-saiorako aurre-salmenta bide onetik doala jakinarazi dute antolatzaileek. Sarreren aurre-salmenta abenduaren 23an amaituko dela ere azaldu dute. Gero, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan erosteko aukera ere izango da Herriko Antzokian bertan. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (10 eurokoa elkarteko bazkideentzat). Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke sarrerak, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Telefonoz (943 741 626) edo e-postaz (elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) ere eska daitezke.

Aurten Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Oihana Iguaran eta Aitor Bizkarra arituko dira bertsotan, eta Ainhoa Mendibilek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bertso jaialdia abenduaren 26an, eguena, izango da, 22:00etan hasita, Elgoibarko Herriko Antzokian.