‘La paz y otras lunas’ antzezlana emango du Ezezagunok konpainiak Herriko Antzokian

Barren.eus 2019ko abe. 12a, 21:15

Antzezlan berezia ailegatuko da barikuan Elgoibarko Herriko Antzokira. Irungo Ezezagunok konpainiak ‘La paz y otras lunas’ antzezlana taularatuko du. Aniztasun funtzionala duten pertsonei antzerki formazioa eman eta haiekin antzerki obrak sortzeko sortu zuten antzerki talde hori 2008. urtean.

Irabazi asmorik gabeko Ezezagunok antzerki konpainiak Aristotelesen obran oinarritutako lana taularatuko du barikuan, 20:30ean, Herriko Antzokian: La paz y otras lunas. Umorea eta kritika soziala uztartzen dituen obra honetan, gerraz eta sufrimenduaz nazkatuta bake bila Olinpora arteko bidea egingo duen Trigeo izeneko nekazari atenastarren ibilerak antzeztuko dituzte.

Ezezagunok konpainiaren helburu nagusia da aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egitea eta horiei antzerkiak eguneroko bizitzarako ematen dituen tresnak erakustea.

Honako hauek dira La paz y otras lunas antzezlaneko aktoreak: Mikel Fiz, Nahiara Oronoz, Rafa Benitez, Maria Angeles Fernández, Haritz García, Aritz Hernández, Miguel Kubat, Sergio Berne, Joserra Pérez, Jon Cavero, Igone Urkaregi, Jon Roncero, Haizea Sendón, Markel Mariezkurrena, Javier Santano, Marta Oronoz, Amaia Fernández, June De la Fuente, Marina Aguirre, Connie Vidal, Ainhoa Ribera, Yessica Mateos eta Ainhoa Irazu. Ikus ondorengo bideoan obra honen nondik norakoak aktoreen berbetan: