EDF, musika elektronikoa ardatz izango duen hamahiru orduko jaialdia egingo dute Albitzurin

Barren.eus 2015ko uzt. 3a, 10:03

Kida Events elkarteak EDF (Elgoibar Dance Festival) jaia antolatu du. Zapatu honetan (uztailak 4) izango da, 17:00etatik aurrera, Albitzurin. Iaz egin zuten estreinako jaia, eta bigarren hau handiagoa izango dela aurreratu dute. Aurten Euskal Herriko eta nazioarteko DJ onenekin osatu dute kartela.

Khris Rios eta David MK elgoibartarrak daude Kida Events elkartearen atzean. Musika elektronikoaren kultura zabaldu nahi dute Elgoibarren, eta horretarako antolatu dute EDF jaia. Bigarren edizio hau iaz egin zutena baino handiagoa izango dela aurreratu dute. "Aurtengoa sekulakoa izango da. Euskal Herriko eta nazioarteko DJ onenekin osatu dugu kartela, eta oso pozik gaude. David eta biok kontaktu asko dauzkagu mundu honetan, eta horri esker lortu dugu kartel hau osatzea. Ohorea da maila honetako DJak Elgoibarren izatea".

Hauexek dira jaialdian parte hartuko duten artistetako batzuek: 

• Karpa estalia eta VIP zonak

Iaz aire librean egin zuten jaialdia, baina aurten karpa estalia jarriko dute, altura desberdinekin. Karpan hiru mila lagunentzako lekua egongo da. Ikusleek harmailak izango dituzte eserita egoteko, eta 300 bat lagunentzako VIP zonak ere izango dira, butaka eta jarlekuekin, artistengandik gertu. Jateko eta edateko guneak egongo dira, Gurutze Gorriaren zerbitzua egongo da jaialdia hasten denetik amaierara arte eta baita mila autorentzako aparkalekua ere. Hamahiru orduko jaia aurreikusi  dute antolatzaileek. Zapatuan hasiko da, 17:00etan eta goizaldeko 06:00ak arte izango da. Herrigunetik autobusak jarriko dituzte Albitzurira igotzeko. Nahi duenak aurrez eros ditzake sarrerak 15 euroan. Informazio osoagoa Facebook sare sozialean duten orrialdean. 

2015 06 12 elgoibardancefestibal2014

2015 06 12 elgoibardancefestival planoa