Orri markagailu lehiaketa egingo du Gotzon Garate Udal Liburutegiak

Barren.eus 2019ko abe. 11a, 11:03

Hirugarren aldia da Elgoibarko liburutegian orri markagailu lehiaketa egiten dutena, eta aurtengorako gaia Elgoibar eta kirola izango da.

Lehiaketan, Elgoibarren erroldatuta dauden edo Elgoibarren ikasten duten haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, bi mailatan banatuta: 12 urtera artekoak eta 12 urtez gorakoak. Orri markagailuak 210 milimetroko luzera eta 50 milimetroko zabalera izan beharko ditu eta paperean nahiz pdf formatuan aurkeztuko ahal izango dira liburutegian bertan edota liburutegia@elgoibar.eus helbidean, 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen. Egur tailerreko irakasle Paula Herasek eta Gemma Monreal margolari elgoibartarrak osatuko dute epaimahaia. Maila bakoitzeko sarituek tablet bat irabaziko dute. Hona lehiaketako oinarriak

Orri makagailuen bigarren lehiaketara 400 lan baino gehiago aurkeztu ziren, eta Irati Uzkudunek, Aitana Luquek eta Ortzi Rodriguezek aurkeztutako orri markagailuak saritu zituzten.

∞Lotura duten albisteak: