Historiaurreko gizakia nola bizi zen erakusteko tailerrekin eta bisita gidatuekin inauguratu zuten Hezur Museoa

Barren.eus 2019ko abe. 11a, 12:12

Hezur Museoa inauguratzeko ekitaldiak egin zituzten aurreko asteburuan. Historiaurreko lan-tresnak eta beste hainbat pieza -700 inguru- bildu ditu Jose Julian Marquezek museo honetan, denak berak eskuz egindakoak. Inaugurazioan, bisita gidatuekin batera, historiaurreko gizakia nola bizi zen erakusteko tailerrak ere egin zituzten, sua egiten ikasteko teknikak eta harriak zizelkatzekoak.

Jose Julian Marquezek arkeologia munduko adituak gonbidatu zituen Hezur Museoaren inaugurazio ekitaldira, eta hainbat erakustaldi egin zituzten zuzenean: Mikel Agirre arkeologoak esaterako zuzenean zizelkatu zituen harriak. Edu Gordok, bestalde, sua egiteko hainbat teknika menderatzen ditu eta horietako batzuk erakutsi zituen. Goiko bideoan ikus ditzakezue bata zein bestearen trebetasuna. Bertaratu ziren lagunek, heldu zein ume, ere izan zuten historiaurreko gizakiek sua egiteko erabiltzen zituzten moduak probatzeko aukera, eta batek baino gehiagok lortu zuen sua egitea.

2019 12 07 hezur museoa inaugurazioa edu gordo sua egiten elgoibar

2019 12 07 hezur museoa inaugurazioa mikel agirre elgoibar