Artea herritarrengana gerturatzeko ahalegina egin dute antolatzaileek, eta artisten lanak ere arte-galerietan baino prezio merkeagoan eskuratu ahal izango dira. Erakusketa datozen hiru asteburutan zabalduko dute, zapatu eta domeketan, honako ordutegian: goizez, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Aitor Etxeberriaz gain, beste honako artista hauek lanak ere izango dira ikusgai: Barbara Stammel, Keixeta, Olatz Aguado, Urssy Baterna Art Grupa, Gorka Larrañaga, Iban Izagirren Uranga, Udane Juaristi, Jon Andoni Martin eta Cesar Ragel.
Urtarrilaren 17an Donostian zabalduko duen erakusketa prestatzen dihardu buru-belarri Aitor Etxeberriak. Azpeitira eramango dituenak, beraz, ez dira bere azkeneko lanak izango, baina bai mimo handiz egindakoak. Azken urteotan pilatutako lanei aterabide bat emateko baliatu nahi du aukera hau.
∞Lotura duten albisteak: