Durangoko Azokak 405 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago izango ditu aurten, eta nobedadeen artean badira elgoibartarren lanak ere. Danele Sarriugartek hiru liburu ekarri ditu euskarara: ‘Feminismoa %99aren alde’, ‘Bihotzaren iparraldea’ eta ‘Arimaren etorkizuna’. Jasone Osorok, berriz, gaztetxoen artean izugarrizko arrakasta izaten ari diren bi liburu argitaratu ditu ‘Goazen’ telesailaren harira: ‘Iritsi gara’ eta ‘Eiderren egunerokoa’, eta Uxue Alberdik, ‘Lo potolo’ haurrentzako ipuin-bilduma osatu du, beste zortzi sortzailerekin batera. Autoekoizpenen sailean, berriz, Ander Errasti eta Sonia de la Maza senar-emazteek eta haien seme-alaba Jon eta Maitek familian egindako bigarren lana aurkeztuko dute Durangon: ‘Herensugeen itzulera V.: Sataripeko guda’.
Durangoko Azokako 54. edizioa gaur hasi da, eta domekara bitartean egongo da zabalik, 10:30etik 20:00etara.
Durangoko Azokan aurkeztu dituzten lanen inguruan berba egin dute sortzaile elgoibartarrek BARREN aldizkariaren 1140. zenbakian -PDF-