Eguberrietako bertso jaialdirako sarrerak salgai, abenduaren 9tik aurrera

Barren.eus 2019ko abe. 5a, 10:43

Elgoibarko Izarrak antolatzen duen berto jaialdirako sarrerak abenduaren 9tik 23ra bitartean salduko dituzte.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Eguberrietako Bertso Jaialdia antolatu du abenduaren 26rako, Udalaren lankidetzarekin eta Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Sarrerak astelehenetik aurrera salduko dituzte, Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan, eta abenduaren 23tik aurrera sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean bertan Herriko Antzokiko txarteldegian salduko dituzte. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (10 eurokoa elkarteko bazkideentzat). 

Aurten Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Oihana Iguaran eta Aitor Bizkarra arituko dira bertsotan, eta Ainhoa Mendibilek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

2019 12 05 bertsoak elgoibarko izarra 2018