Guztira 28 herritarrek parte hartu dute, eta 112 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariez gain, Udal Kirol Patronatuko ordezkariek eta Maite Maiora korrikalariak osatu dute epaimahaia, eta 13 argazki aukeratu dituzte. Hauek dira saridunak: Julen Ansola Irureta (3 argazki saritu), Gurutze Ariznabarreta Acha, Iñaki Aragon Perez (2 argazki saritu), Maite Loiola Zelaia, Alberto Fernandez Picon, Oier Ramos Miguel, Jabi Leon Casado, eta Asier Orbea Ostolaza (2 argazki saritu). Egutegi txikirako argazki saritua, berriz, Jose Ramon Cabrera Cid izan da.
• Marrazki lehiaketako irabazleak
Argazkiekin batera, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasleen marrazkiak ere ageri dira. 135 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira: Yerai Tavares Teixeira, Iago Fernández Juaristi, Nahia Álvarez Ávila, Olatz Garate Osoro, Laura González Jurado, Manar Ahdadou Ahyayouch, June Mosquera Arenas, Sare Azpiazu de la Arada, Gorka Sota Rodríguez, Luken Arriola Alberdi, Elene Fernández Garate eta Josu Bastida Diez. Sarituek gaur jaso dute saria Aita Agirre kulturgneko Areto Nagusian egin duten sari banaketa ekitaldian.
Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, HAZen (Santa Ana 2) eskuratu ahal izango dira eguen honetatik aurrera. Datorren urteko lehiaketarako gaia berdintasuna izango dela akinarazi dute.
- Hona hemen 2020ko Elgoibarko Egutegia -PDF-
- Hona hemen 2020ko egutegi txikia -PDF-