A mailakoek (LH1, 2, 3 eta 4) marrazki bat egin beharko dute ipuin bat irakurri ostean. B mailakoek (LH5, LH6, DBH1, DBH2), aldiz, ilustrazio batetik abiatuta, ipuina idatzi beharko dute. Azkenik, C mailakoek (DBH3 eta 4), gai bat emanda komiki edo bineta bat sortu beharko dute, eskuz nahiz ordenagailuz.
Lanak abenduaren 17rako aurkeztu beharko dira Mendaroko Udalean, eta sari banaketa urtarrilaren 5ean egingo dute, Errege Magoen desfilean. Ipuin lehiaketan laguntzeko idazte, marrazte eta sorkuntza tailerra antolatu dute abenduaren 14rako. 17:00etan izango da, liburutegian.
Iaz, Aimar Enjuto eta Alain Bastidaren lanak saritu zituzten Mendaroko Ipuin Lehiaketaren 14. ekitaldian.