Udalak, datorren abenduaren 11n, arratsaldeko 18:30ean egingo den bilerarako gonbita egiten die herritarrei; bilera Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian izango da. Lantalde honek aurrerantzean nola funtzionatuko duen ere bilera horretan berba egin eta erabakiko dute.
Sei bilera egingo dituzte, hilean behin, abendutik hasita maiatzera bitartean. Bilera horietan ekarpen eta proposamenak egiteko aukera izango da; hartara, denen artean jaietako egitaraua osatzeko. Antolatzaileen zehaztu dute garrantzitsua dela parte hartzen dutenak bilera guztietara joatea.