Hezur Museoa zabalduko dute abenduaren 7an

Barren.eus 2019ko aza. 29a, 18:06

Jose Julian Marquez elgoibartarrak historiaurreko tresna eta hezurrekin osatu du Hezur Museoa. 700 bat pieza jarri ditu ikusgai, eta denak berak eginikoak dira. Abenduaren 7an inauguratuko dute museoa.


Pieza originalen erreplikak dira Hezur Museoan ikus daitezkeen pieza guztiak, harrizkoak, burdinezkoak eta hezurrezkoak. Jose Julian Marquez elgoibartarrak Artetxe auzoan dagoen lokal batean egokitu du museoa, Mufomi fosil eta mineralen museoaren parean.

Abenduaren 7an inauguratuko du museoa, 10:00etan. Goiz eta arratsaldez irekiko du zapatuan, eta domekan, aldiz, goizez. Museoaren bisita gidatua egingo du, eta hainbat tailer egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, historiaurreko bizimoduko ohiturak ikasteko. Besteak beste, sua nola egiten zuten ikasteko aukera egongo da, eta baita lan tresnak egiteko modua ere bai. Historiaurreko gizakiaren bizimodua nolakoa zen azaltzea da Marquezen nahia.

2019 11 29 josejulian marquez hezur museoa elgoibar 1