Diskoa argitaratu du Alberto Gonzalezen Muga musika taldeak

Barren.eus 2019ko aza. 21a, 15:08

Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983) poema-liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga. Musikari beteranoek osatzen dute, 6Nemen9, Aterkings, Cancer Moon, Los Clavos, El Inquilino Comunista, Gringo, Arana moduko taldeetan ibilitakoek, tartean Alberto Gonzalez elgoibartarrak.

Alberto Gonzalezek (6nemen9, Uler-600 eta Aterkings taldeetan ibilitako musikariak) Xabier Montoiaren Anfetamiña poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga. Bilboko rock alternatiboko eszenan ezagunak diren bi musikari dira taldean —Iñigo Romera baxu joleari (Cancer Moon, Los Clavos, Cujo, El Inquilino Comunista, Basurita...) eta Iñigo Egillor bateria joleari, (Gringo Arana, Billy Bao...)— eta Itziar Beristain abeslariarekin batera erabaki zuten ohiko rock taldearen moldea gainditu eta proiektu multidiziplinar bat osatea, zeinean musika eta hitzekin batera, alderdi bisualak garrantzi handia izango zuen. Arlo horretaz, Euskal Herriko rock eszenarekin harreman estua duen J.A. Areta Goñi Juxe argazkilaria arduratzen da.

 Muga taldearen lehen diskoak askotariko zortzi abesti batzen ditu: badira rock alternatiboko aleak, eragin velvetiarrak dituztenak, pop ukitukoak eta pasarte anbientalak. Era berean, Fermin Muguruzak ahotsa jarri dio liburuko poema ezagunenari: Batzuentzat. Poema horren historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasi zela zioen Montoiak.

2019 11 21 MUGA BILBO arg juxe aretagoni