Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 30 haritzdantzataldeaFolklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Saint Malo herrian, Bretainian, datorren uztailaren 6tik 12ra bitartean. Antolatzaileek parte hartzera gonbidatu dute Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea.

Folklores du monde, Bretainiako Saint Malo herrian egiten da uztailero. Jatorrian, Bretainiako kulturari erreferentzia egin nahi zion jaialdia da, baina urteekin, mundu osoko dantza eta musikak biltzen dituen jaialdia izatera pasa da. 

Haritz dantza taldeaz gainera, Mazedonia, Togo, Peru, Irlanda, Galizia, Indonesia, Lituania, Brasil eta Bretainia bertako taldeak ikusi ahal izango dira besteak beste Folklores du monde jaialdian. Dantza eta musika emanaldiez gain, hainbat kalejira ere egingo dira kostaldeko herri honetan zehar. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza