90 bat lagunek parte hartu zuten atzo Mendaron egin zuten Musikalean jaialdian

Barren.eus 2019ko aza. 20a, 17:17

Barikuan Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna, eta hori gogoan, Musikalean jaialdia egin zuten atzo Mendaroko Ameikutz musika eskolak eta  Euskal Dantza Eskolak, frontoian. Ume nahiz nagusiek parte hartu zuten, jaialdi koloretsuan (Argazkian, musika eskolako abesbatza txikia)

 80 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Musikalean jaialdian: abesbatzetako ikasleek (40 bat lagun), trikitixa eta txistu taldekoek (18 bat guztira), eta euskal dantza taldeko ume nahiz nagusiek (30 bat lagun). Kamiseta koloretsuak jantzi eta ahots eta musika tresnen doinuekin girotu zuten atzoko iluntze ilun eta hotza.