Belenen lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea, zabalik

Barren.eus 2019ko aza. 19a, 19:39

Jaiotzen lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko San Bartolome parrokiak. Abenduaren 15ean izango da lehiaketaren 33. ekitaldia.

Jaiotzak Jesusen jaiotza irudikatzen duten figuraz osatuta egon behar dira, eta nahi den materialean egin ahal izango dira, baina gehienez 75 X 40 zentimetrokoak izan beharko dira.

Elgoibarko familien nahiz lagun-taldeek (gehienez hamar lagunekoak) parte hartu ahal izango dute, eta partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Izena emateko elgoibarkojaiotza@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, abenduaren 5a baino lehen. Mezuan, parte hartzaileen izen-abizenak eta harremanetarako telfeono zenbakia zehaztu beharko dira. Lan guztiekin erakusketa osatuko dute gero, eta San Frantzisko kaleko 24. zenbakiko erakusleihoan jarriko dute ikusgai. Lanak urtarrilaren 7an jaso beharko dira, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Jasotzen ez direnak bota egingo dituzte.
Elena eta Maria Amaroren jaiotzak jaso zuen iaz lehen saria.

Lotura duten albisteak: