Herensugeen Itzulera Sataripeko Guda jarri diote izenburua eta Durangoko azokan aurkeztuko dute abenduaren 8an (13:00), Xaguganbara aretoan. Salgai ere jarriko dute autoekoizleen standean (Goenkale, 72). Testuak eta ilustrazioak familian egin dituzte, eta hiru hizkuntzatan eman dute argitara: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Errastik azaldu duenez, hiru urte eta erdiko lana izan da liburuok argitaratzea. Denbora librea familian, elkarrekin, pasatzeko modu bat bezala hasi zen egitasmo honekin Errasti-De la Maza familia, eta "fruituak ematen" ari dela diote. Bere jaioterrian, Elgoibarren, liburua aurkezteko gogoa eta ilusioa dituela gainerau du Errastik.