200 kilo gaztaina erre banatuko dituzte Magosto Egunean

Barren.eus 2019ko aza. 13a, 16:45

Udazkenero bezala, Magosto jaia antolatu du Galiziako Kultur Etxeak zapaturako, hilaren 16rako. Galiziatik ekarritako 200 kilo gaztaina erreko dituzte Maalako parkean, eta debalde banatuko dituzte gero.

Gaztainak erre ostean 12:00etatik 14:00etara bitartean banatuko dituzte, doan, Maalako parkean. Ribeiro ardo txuria ere egongo da, baina ardoa dastatzeko katilua erosi beharko da, bi euroan. Behin katilua erosita nahi beste ardo edan ahal izango da. Galiziako beste hainbat produktu ere egongo dira: txorizoa, likoreak, belarria, eztia... "Herritar guztiak animatu nahi ditugu Magosto Egunean parte hartzera, gure herriaren kulturako ohiturarik sustraituenetarikoa baita Magostio jaia", esan dute Galiza etxeko arduradunek.

∞Lotura duten albisteak: