Sarean jarri dute Gararock musika jaialdiko laburpen bideoa

Barren.eus 2019ko aza. 5a, 15:33

Mendaroko Gararock jaialdian hartutako irudiekin osatutako bideoa zabaldu dute antolatzaileek Interneten.

 Gararock jaialdiak Mendaroko Garagartza auzoko plaza hartu zuen, aurten ere, joan den irailaren 21ean. La Basuk, Joseba Irazoki eta lagunek, Kokeinek eta ibilbide eta sona handiko beste hainbat taldek eman zituzten kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten Mendaron battako musikazaleek.

Gararockeko antolatzaileek Akhonmediak egin duen bideoa igo dute Youtube sare sozialera.

2019 11 05 gararock mendaro