Urtero legez, jardunaldi mikologikoak antolatu ditu Karakate Mikologia Elkarteak. Jardunaldien barruan, hainbat ekintza egingo dituzte. Joan zen domekan egitekoa zen mendi irteera bertan behera geratu zen eguraldi iragarpenagatik. Bestalde, astelehenean, itxi zuten perretxikoen argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Zapatu honetan, berriz, gure inguruko mendietan batutako perretxikoak sailkatuko dituzte Aranzadi Zientzia Elkartekoen laguntzarekin, eta domekan zabalduko dute perretxiko erakusketa. Kultur Etxean egongo dira batutako perretxikoak erakusgai, 11:00etatik 14:00ak bitartean. Astelehenean, berriz, eskola-umeei zabalduko diete Sotoko atea. Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako ikasleei perretxikoen inguruko azalpenak emango dizkiete Karakate Mikologia Elkarteko perretxiko zaleek Sotoan.