Herritarren botoak behar ditu Iñaki Goitiak 'Relatos en cadena' mikroerrelatoen lehiaketan

Barren.eus 2019ko urr. 23a, 20:21
 
Astelehenetik ostegunera egiten dute lehiaketa asteko onena aukeratzeko, eta seigarren asteko onena izan da berea. Aurrez ere saritu zuten Goitiaren beste lan bat, 'El imbécil', eta ipuin harekin oraingo ataka berean egon zen Goitia, baina boto bategatik ez zuen lortu hilabeteko onena izatea. Oraingo honetan, urriaren 28a (astelehena) arteko epea dago botoa emateko, orduan aukeratuko dutelako hilabeteko onena. Link honetan eman behar da botoa (sakelako telefonotik egin nahi izanez gero, gailua horizontalean dela egin):  https://escueladeescritores.com/concurso-votacion-rec/ . Gogoratu seigarren asteari dagokiona dela Iñaki Goitiaren ipuina, behean duzuen hauxe: 

Escabechina
Nos dejaron sin magdalenas para el desayuno. Pasado el disgusto, nos reunimos en torno a la mesa para esclarecer aquella fechoría. Mi hermano señaló a Horacio, nuestro perro, pero la particularidad de sus largas y caídas orejas y su mirada lánguida nos convenció, como siempre, de su inocencia. Mamá recordó haber visto unos cuantos ratones merodear la casa, y yo ver al gato del vecino comerse las magdalenas en vez de a los ratones. A falta de pruebas y de una buena coartada, papá me castigó a mí. Y yo al gato. No es cierto que tengan siete vidas.

Lehiaketaren helburuak: 
 
Entzuleen literaturako eta sormenerako talentua sustatzeko helburuarekin sortu zuten lehiaketa eta aurtengoa hamabihirugarren edizioa da. Joan zen aurtengo edizioa, irailaren 2an, astelehenarekin. Orduan, esaldi bat eman zuten antolatzaileek eta hiru eguneko epea jarri zuten esaldi hari segika gehienez 100 hitzeko ipuinak sortzeko. Geroztik astero-astero egin dute lehiaketa. Aurreko asteko irabazlearen ipuineko azken esaldia erabilita sortu behar izaten dira ipuinak astelehenetik ostegunerako tartean, gehienez 100 berbatakoak, eta astelehenetan aukeratzen dituzte asteko onenak. Hilabeteko onenak Idazleen Eskolak antolatutako El gozo de escribir ikastaroa on-line egiteko aukera irabazten du. Lehiaketako irabazle nagusiak, berriz, 6.000 euro jasoko ditu.