GaGsters gaizkile-taldeak hiria beldurtuta dauka. Haien atzetik polizia burugabe batzuek aurre egin nahi diete kosta ahala kosta. Ondorioak ezustekoak eta barregarriak izango dira.
Honela hasten da Yllana taldearen The Gagfather ikuskizuna.
Madrilgo antzerki konpainia honen ikur diren ezaugarri nagusiak mantentzen dira obra honetan ere, antzerki oso bisuala, keinu bidezkoa, eta umoretsua. Kasu honetan, baina, beltzetik izango du asko umoreak, zine beltzeko hainbat pelikulari omenaldia egiten baitio antzezlanak. Ongiaren eta gaizkiaren inguruko gogoeta eta kritika ere egiten du Yllanak, betiere umoretik. Luis Cao, Fidel Fernandez, Juan Fran Dorado eta Jony Eliasek antzeztutako obran, pertsonai ezberdinak interpretatuko dituzte, eta arropa aldaketa konstantea egingo dute. Yllanakoek aurrez ere taularatu dituzte antzezlanak Herriko Antzokian, Lo mejor de Yllana eta The Primitals, besteak beste.
- Emanaldia 20:30ean izango da eta sarrerak hamar euro balio du (7 euro gazte-txartela dutenek). Nahi duenak aurrez erosi ahal izango du sarrera, Kutxaban-en. Egunean bertan ere erosi ahal izango da sarrera, leihatilan. Ordu eta erdiko iraupena du.
The Gagfather ikuskizunaren aurrerapen-bideoa: