Perretxikoen mundua ezagutzeko mendi irteerarekin eta argazki lehiaketarekin hasiko dira jardunaldi mikologikoak

Barren.eus 2019ko urr. 16a, 09:58

Karakate elkarteak antolatutako 44. Jardunaldi Mikologikoen barruan, perretxikoak eta horiek hazten diren ingurunea ezagutzeko mendi irteera antolatu dute elkarlanean Morkaikok eta herriko ikastetxeek. Era berean Argazki Lehiaketa bat ere antolatu dute jardunaldien barruan.

 Domekan, urriaren 20an, izango da irteera, eta Aittola ingurura joango dira. Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira 9:30ean, eta autoz joango dira Aittola aldera.

Antolatzaileek argitu dutenez, irteera honen helburua ez da ahalik eta perretxiko gehien batzea, perretxiko mota desderdinen aleak batu eta horiek aztertu eta ezagutzea baizik. "Perretxikoen mundua ezagutu eta errespetatzen ikastea da gure asmoa, perretxikoek guk uste baino garrantzi haundiagoa baitte gure mendietako ekosisteman", adierazi dute. Perretxikoak batzeko telazko poltsa bat edo saskitxoa eramatea gomendatu dute.

Antolatzaileek gogora ekarri dute umeak ezin direla bakarrik joan, heldu batez lagunduta joan behar dutela eta ez dagoela Morkaikon izena eman beharrik.

 • Argazki Lehiaketa abian da

Jardunaldi mikologikoen barruan, Arazki Lehiaketa ere antolatu du Karakate Mikologi Elkarteak. Perretxikoen inguruan ateratako argazkiak aurkeztu daitezke lehiaketara, eta urriare 21a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna. Honako helbidera bidali behar ira: argazkimikologikoa@gmail.com . Irabazleak mikologiarekin zerikusa due materiala asoko du saritzat.

2019 10 16 perretxkoak irteera mikologikoa morkaiko elgoibar