Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 25 josumujika 4milpasos2Dantzaz konpainiak "4Milpasos" ikuskizuna estreinatuko du zapatuan (ekainak 27), Eibarko Coliseo antzokian. Josu Mujika koreografo elgoibartarrak sortu duen koreografia dantzatuko dute Europa osoko bost herritatik etorritako hamabi dantzarik. (bideoa dauka)

Eibarko futbol taldea eta Wiko babeslearen proposamenari helduz, Dantzaz konpainiak "4Milpasos" ikuskizuna sortu du. Futbola eta dantza uztartzen duen ikuskizuna Coliseo antzokian aurkeztuko dute zapatuan (20:30). Europako bost herritatik etorritako hamabi dantzarik Josu Mugica koreografoaren aginduetara lan egin dute. Mujikak jakinarazi duenez, futbol munduko “zirrarak eta emozioak” koreografiara eramaten saiatu da. Sentimendu horiek ezagutu eta futbola eta dantzaren arteko loturak bilatzeko, besteak beste, Eibar taldearen partidak eta entrenamenduak ikusi dituzte. Era berean, “Eibarren miraria” azaldu nahi izan du Mujikak. “Eibar dago, atzean herri bat dagoelako” azaldu du koreografo elgoibartarrak EiTBri eginiko adierazpenetan. Ikusi ondorengo bideoan.

Dantzaz Konpainiaren errepertorioko “Naufragoak” ikuskizunaren koreografoa ere bada Josu Mujika.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza