Bi bandek bat egingo dute domekan Herriko Antzokian

Barren.eus 2019ko urr. 11a, 11:39

Elgoibarko Udal Musika Bandak eta Inazio Bereziartua eskolako banda gazteak elkarrekin emango dute kontzertua, domekan, hilaren 13an, Herriko Antzokian.

 Musika Eskolako ikaslekin osatutako gazteen bandak eta Elgoibarko Udalaren Musika Bandak urteak daramatzate urtean behin elkarrekin kontzertu bat ematen, eta jakinarazi dutenez, luzaroan eutsi nahi diote lankidetza horri. "Musikari gazteak herriko bandarekin jotzearen onurak ugariak eta handiak dira, motibazio berezi bat izaten baitute, eta helburu konkretu batekin lan egiten dute", adierazi dute Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako arduradunek. Domekan emango duten kontzertuan Gorka Mujika eta Iker Nausia arituko dira zuzendari lanetan, txandaka.

Honako bost pieza hauek joko dituzte 12:30ean hasiko den emanaldian:

  1. La gran evasión (E. Berstein)
  2. The four seasons (A. Vivaldi)
  3. Hoosier suite (R.W. Smith)
  4. El rey león (H. Zimmer - E. John)
  5. Centuria (J. Swearingen)

2019 10 11 Elgoibar udalmusikabanda banda gaztea kontzertua kartela