Euskaltzaindia 1919. urtean eratu zen Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan egin zuen, baita ere, lehen osoko bilkura, 1919ko urriaren 7an. Blera hartan, euskaltzainek Resurreccion Maria Azkue hautatu zuten buru, Jose Agerre diruzain, Julio Urkixo liburuzain eta Luis Eleizalde idazkari. Era berean, egoitza nagusia Bilbon finkatzea erabaki zen. Horregatik egin zuten Donostian mendeurrenaren amaierako ekitaldia, joan den zapatuan, urriaren 5ean.
Ekitaldia Gipuzkoa plazan egin zuten sokadantzarekin hasi zuten. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Aldundiko diputatuekin osatu zuten soka-dantza bi dantzarik, Elgoibarko txistularien doinura. Donostiako Argia dantza taldearen bitartez hartu zuen parte ekitaldian Elgoibarko Udal Txistulari Taldeak, eta ilusio berezia egin ziela adierazi dute.
Soka dantzaren ostean, herri agintariek jauregi barruan egin zituzten hitzaldiak. Informazio osoagoa: gipuzkoa.eus
Ondorengo bideoan 21:40 minututik aurrera ageri dira Elgoibarko txistulariak: