Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Aita Agirre kulturgunearen irekiera ospatzeko kultur jaia egin dute, atzo eta gaur, herriko kaleetan eta Aita Agirre plazan. Udal Musika Bandaren eta Mauxitxa txarangaren kalejirak, erraldoi eta buruhandiak, Taupadaren antzerkia, maping-a eta Hesian taldearen kontzertuak izan dira, besteak beste.

 Eguraldiak larregi lagundu ez duen arren, Aita Agirre kultur jaiarako antolatutako ekitaldi guztiak egin dituzte. Udal Musika Bandaren kalejirarekin hasi ziren ekitaldiak, bariku arratsaldean. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek ume eta gaztetxoak gozatu arazi zituzten gero, eta, kalejiraren amaieran hasi zen Ainhoa Larrañaga abeslariak eta bere taldeak Aita Agirre eraikineko aterpean eman zuten kontzertua. Mauxitxa txaranga ere irten zen kalejiran. Ondoren, “Buruak taup-taup” ikuskizuna eman zuten Taupadako antzezleek Aita Agirre plazan. Hesian Sakanako musika taldearen kontzertua hasi aurretik, argi, bideo eta musika ikuskisuna, bideo mapping-a, egin zuten eraikin eraberrituaren aurrealdean irudiak eta animazioak proiektatuz. Hamabost bat minutuko ikuskizuna izan zen. Gero, Hesian taldearen kontzertua hasi zen. Zapatuan, Inazio Bereziartua eskolako BetiSua txarangak girotu ditu kaleeak eta ume eta nerabeentzako parkea ere egon da.

2019 10 04 aita agirre kultur jaia elgoibar erraldoiak barre

2019 10 04 aita agirre kultur jaia elgoibar ainhoa larrañaga kontzertua barre

2019 10 04 aita agirre kultur jaia elgoibar taupada barren

2019 10 04 aita agirre kultur jaia elgoibar hesian barren

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza