Bertsozaleek ez zuten hutsik egin eta Herriko Atzokia bete zuten, sarrerak agortuta baitzeuden bezperatik. Sei bertsolari aritu ziren kantuan eta Ane Labakak (Lasarte-Oria, 1992) lortu zituen puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu ziren dira Elgoibarko puntuazioak (ikus hemen puntuazio taula osoa):
- Ane Labaka Mayoz...................458,5
- Jokin Uranga Isuskiza...............443,5
- Eñaut Martikorena Lizaso........437
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi....430
- Unai Gaztelumendi Arandia.....424,5
- Endika Igartzabal Murua..........403,5
Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin zituen eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu zen.
Irudiak: Irati Agirreazaldegi eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.