Antzinako ogibideei buruzko erakustaldia egingo dute urriaren 6an udaletxeko arkupeetan

Barren.eus 2019ko ira. 26a, 12:02

Antzinako ogibideei buruzko erakustaldia antolatu du Erreminta Makinaren Museoak urriaren 6rako, Elgoibarko Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Debabarreneko profesionalen eskutik eskuzko grabaketaren teknika zuzenean azaltzen duen erakustaldia egongo da, eta honekin batera, artisauek erabiltzen zituzten lanabesak eta lan amaituak ere ikusi ahal izango dira. Erakustaldiaren ostean, 9-12 urte bitartekoentzako tailerrak egingo dituzte, doan. 11:30etik 13:00etara izango da, udaletxeko arkupeetan. Informazio osoagoa: museoa.eus

2019 09 26 antzinako ogibideak museoa kartela