Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 25 aita agirre eraikina elgoibar plazaIrailaren 17an zabaldu zuten Aita Agirre kulturgunea, eta dagoeneko martxan da, baina irekiera hori ospatzeko jaia urriko lehenengo asteburuan egingo dute. Udal Musika Bandak, Mauxitxak, erraldoi eta buruhandiek, Taupadak, Hesian taldeak eta beste hainbatek hartuko dute parte Aita Agirre Kultur Jaian.

Urriaren 4an eta 5ean izango dira ekitaldiak. Udal Musika Bandaren kalejirak zabalduko du egitaraua 19:00etan, eta ondoren, erraldoi eta buruhandiak irtengo dira, dultzaineroekin. 20:30ean Ainhoa Larrañagak kontzertua emango du, eta haren ostean, Mauxitxa txarangaren kalejira izango da. 22:30ean Taupada antzerki taldeak Buruak taup-taup antzezlana taularatuko du, eta 23:00etan Mapping-a egingo dute. 23:15ean Hesian taldeak kontzertua emango du. 

Zapatuan, berriz, ume eta nerabeentzako parkea jarriko dute, eta 19:00etan Betisua txarangaren kalejira egongo da. Hona egitarau osoa:

Urriak 4, barikua:

  • 19:00etan: Udal Musika Bandaren kalejira, Kalegoen plazatik.
  • 19:30etik 20:30era: Erraldoi, buruhandi eta zezez-zikleten kalejira, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Irteera Kalebarren plazatik. Buruhandirik gabeko gunea: Maalako parkea.
  • 20:30ean: Ainhoa Larrañagaren kontzertua.
  • 21:30ean: Mauxitxa txarangaren kalejira, Aita Agirre Kalebarren plazatik.
  • 22:30ean: “Buruak taup-taup” Taupada antzerki taldearen eskutik.
  • 23:00etan: Bideo mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.
  • 23:15ean: Hesian musika taldearen kontzertua.
  • Jarraian: Bideo Mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.

Urriak 5, larunbata:

  • 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: Ume eta nerabeentzako parkea.
  • 19:00etan: BetiSua txaranga.

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza