Irailaren 28an, larunbatean, Zumarraga-Urretxura iritsiko da txapelketa; domekan, berriz, Elgoibarko Herriko Antzokian izango da saioa, 17:00etan hasita. Saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:
- Ane Labaka Mayoz
- Endika Igartzabal Murua
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
- Jokin Uranga Isuskiza
- Unai Gaztelumendi Arandia
Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro ariko da.
Elgoibarko kanporaketako irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
- Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
- Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, domekan, 16:00etatik aurrera.
Informazio gehiago:
- Webgunea: www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa
- Sare sozialak:(Facebook: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea) (Twitter: @GBertsozale / #GBTX19) (Instagram: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)