Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 24 2017 09 23 kaleko margo lehiaketa mendaroMendaroko Udalak aire libreko margo lehiaketa antolatu du, gazte zein helduentzako, irailaren 28rako. Teknika eta formatoa libreak izango dira, baina gaia Mendaroko herria izango da.

 9:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte euskarriak frontoian, eta lanak 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dira. Mendaroko herriari dagokion edozer marraztu beharko dute parte-hartzaileek, beti ere mugatutako lekuan (ikus mapa) eta denboran. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 400 euroko sari bana jasoko dute. Herritarrentzako saria 300 eurokoa izango da. 14 urtetik beherako bi lan onenek margotzeko materiala jasoko dute.

Saritutako lanak Udalaren jabetzan geratuko dira, baina aurrez ikusgai jarriko dituzte urriaren 4tik13ra bitartean, Lagun Betikoena elkarteak duen lokalean. Lehiaketako oinarriak eta informazio osoagoa: www.mendaro.eus

Iaz Eduardo Alsasuak (Gasteiz, 1982) aurkeztu zuen margolanak irabazi zuen Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketaren 23. ekitaldia.

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza