Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 19 iñakiagirre zinemaldia ongarri zinekluba kideak elgoibarDonostiako zinemaldiaren harira Ongarri zineklubak antolatzen duen zikloari, zinemaldiaren 67.edizioaren bezperan emango zaio hasiera. Ziklo honek aurten izena estreinatuko du, izan ere, otsailean hil zen Iñaki Agirreren izena jarri diote. Agirre izan zen ziklo honen sortzaile eta arduradun urte askotan. Berak oso gustuko zuen “Cafarnaúm” filmarekin hasiko da aurtengo zikloa.

Iñaki Agirrek oso gustuko zuelako filma eta bere zuzendaria Nadine Labaki. Labaki zuzendari eta antzezlea izateaz gain, bere filmetako protagonista izan ohi da. Lan honekin Canneseko zinema jaialdian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen iaz eta baita Oscar sarietarako izendapena ere. Donostiako zinemaldian “Perlak” atalean izan zen ikusgai, beste zinemaldietatik aukeratutako pelikulak biltzen dituen sailean. Zain da protagonista, Beiruten bizi den 12 urteko haurra, zeinak bere gurasoak salatzen ditu epaimahai baten aurrean bizia eman ziotelako. 

Cafarnaúm gaur, irailaren 19an (eguena) eta bihar hilak 20an (barikua) emango dute Herriko Antzokian 21:30ean.

2019 09 19 iñaki agirre zinemaldia ongarri elgoibar cafarnaum kartela 2019 09 19 iñaki agirre zinemaldia ongarri elgoibar nadine labaki

  •“Un asunto de familia”

Hirokazu Koreedak zinemaren munduari egindako lana aitortu zion Donostiako zinemaldiak iaz. Zuzendari japoniarrak Donostia Saria jaso zuen eta “Un asunto de familia” filma ekarri zuen Donostiara. Pelikula honek Cannesko zinemaldiko sari nagusia jaso zuen, urrezko palma.
Ohi bezala lapurretan aritu eta gero, hotzez uzkurtutako neskato bat aurkituko dute Osamuk eta haren semeak kalean. Hasieran, Osamuren emazteak ez du neskatoa haiekin geratzerik nahiko, baina azkenean hartaz errukituko da. Familia zailtasunez ateratzen da aurrera, lapurreta txikiak eginez, baina hala eta guztiz ere zoriontsu dira, ustekabeko gertakari batek haien arteko loturak proban jartzen dituen arte.
“Un asunto de familia” bihar, irailak 21 (zapatua) 19:00etan eta 22:15ean (jatorrizko bertsioan) eta etzi, irailak 22 (domeka) 19:00etan.
Elgoibarren hau ikusteko aukera dugun bitartean Koreedak “La Verité” bere azken filma aurkeztuko du bihar hasiko den Donostiako Zinemaldiko 67. edizioan.

2019 09 19 iñaki agirre zinemaldia ongarri elgoibar un asunto familia kartela 2019 09 19 iñaki agirre zinemaldia ongarri elgoibar kore eda

*Testua Leire Urkidi.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza