Moxal eta Crudo Pimento taldeen kontzertuak antolatu ditu Sinuösek Sotoko Hotsak zikloaren barruan

Barren.eus 2019ko ira. 18a, 19:20

Sotoko Hotsak zikloaren barruan, bi kontzertu antolatu ditu Sinuösek, Kultur Etxeko sotoan biak. Eguenean Moxal taldeak emango du kontzertua eta Crudo Pimentok barikuan.

Moxal taldeak eguenean emango duen kontzertua 22:30ean hasita, eta barikuan, berriz, Crudo Pimento taldearen txanda izango da, 23:00etatik aurrera. 

Moxal taldea Gernikatik dator. Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak koordinatutako proiektua da. Audience taldea utzi eta gero, Zaldikatu lana kaleratu du bakarka. Ingurunea eta bere burua eraikitzea maite du, gertutasunetik eta entzute “basati” batekin.
Crudo Pimento taldea, aldiz, Murtziatik dator. Inma Gomez eta Raul Frutosek osatzen dute taldea, eta ez da ohiko musika talde bat. Beraiek sortzen dituzte musika instrumentuak, eta mota askotako objektuak erabiltzen dituzte musika egiteko, piper pote bat edota sokadun makila bat esaterako.

2019 09 18 moxal 01.redimensionado sotoko hotsak