Gaizka Urangak Aurresku Txapelketa Nagusian dantzatu zuen Ordizian

Barren.eus 2019ko ira. 18a, 11:18

Gipuzkoar erara dantzatutako II. Aurresku Txapelketa Nagusiaren eskenatokia izan zen Odiziko plaza nagusia joan den zapatuan. 14 neska-mutil lehiatu ziren, tartean Gaizka Uranga, Inazio Bereziartua eskolako eta Haritz taldeko kidea.

 Euskadiko bi txapelketa egiten zituzten 2017. urtera arte, sexuaren araberakoak. Gipuzkoar Aurreskuarena, gizonezkoentzako eta Soinu Zaharrena, berriz, emakumezkoentzat. Iaz, baina, txapelketa horiek batu eta Aurresku Txapelketa Nagusia antolatu zuten estreinakoz.

Hala, bigarren ekitaldia jokatu zuten Ordizian, Euskal Jaien barruan, joan den irailaren 15ean. Txapelketa misto honetan 14 neska-mutil lehiatu ziren, Lasarte Oria, Asteasu, Legazpi, Aduna, Villabona, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Zizurkil eta Elgoibar ordezkatuz. Gaizka Uranga izan zen Elgoibarko ordezkaria. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako arduradunek jakinarazi dute uda osoa eman duela txapelketa hori prestatzen. "Lan bikaina egin du Gaizkak, eta gustora gaude egindako lanarekin, uda osoan enteatzen egon baita, Zarautz eta Ordiziko txapelketak prestatzen", esan dute.