Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 17 aita agirre eraikina zabalik agintariak liburutegianGaur goizeko 9:00etatik zabalik dago Aita Agirre Kulturgunea. Elgoibarrentzat egun garrantzitsua dela nabarmendu dute Udaleko arduradunek.

 

"Urteetako lan eta esfortzuaren ostean, ireki ditugu Aita Agireko ateak", adierazi dute agintariek eraberritutako Aita Agirre eraikineko ateak zabaldu eta gero. Eraikinaz esan dute erabilera anitzeko espazioa, moldagarria, instituzioen elkarlanetik jaiotakoa eta herriko elkarteek adierazitako beharrizanetara egokitutakoa dela.

King Kong-etik Aita Agirrera lekualdatu duten Gotzon Garate Udal Liburutegia martxan dago, eta eraikinean lan egingo duten hainbat udal teknikari ere lanean ari dira egoitza berrian, oraindik denak lekualdatu ez badira ere. Debabe Udal Euskaltegiko langileak eta KZGunekoak ere ari dira egoitza berrian lanean.

Eraikina astelehenetik barikura egongo da zabalik, 9:00etatik 20:00etara. Hala ere, ordutegi hori ez da behin betikoa izango, ordutegi zabalagoa izango duelako aurrerantzean, asteburuak barne. Tabernak, esaterako, beste ordutegi zabalago bat izango du, eta herritarrek, eraikinak dituen beste instalazio batzuetara sartzeko aukera izango dute, txartel elektroniko baten bidez, ikasketa gelara, esate baterako. Taberna ez da funtzionamenduan egongo oraindik, baina urrirako zabaltzea aurreikusten du Udalak.

∞Lotura duten albisteak:

2019 09 17 aita agirre eraikina elgoiba kulturgunea zabalik agintariak sarreran 1

2019 09 17 aita agirre eraikina kulturgunea elgoibar liburutegia 1

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza