Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 13 aita agirre eraberrituta elgoibarElgoibarko Udalak irailaren 17an, asteartean, zabalduko du Aita Agirre eraikina. Eraikin berrituan egongo dira aurrerantzean hainbat udal zerbitzu, hala nola: Euskara, Gazteria, Berdintasun eta Kultura sailak.

Lehenengo solairuan eskainiko dituzte zerbitzu horiek. Gotzon Garate Udal Liburutegia ere aldatu dute lekuz Aita Agirrera, eta eraikin berrituaren bigarren solairuaren zati handi bat hartuko du, Kzgunearekin batera. Teilatupean, berriz, Debabe Udal Euskaltegiaren bulegoak egongo dira. Euskaltegia asteartetik aurrera zabalik egongo da. Era berean, Elgoibarko Izarrak lekualdatzea gauzatzeko bulegoak ere badauzka Aita Agirren.

Horrez gain, Udal Musika Bandak ere izango du lokala Aita Agirren eta taberna ere izango du eraikinak, eta bi lokal horiek ikusteko moduan izango dira asteartetik aurrera. Hala ere, taberna ez da funtzionamenduan egongo oraindik, baina urrirako zabaltzea aurreikusten du Udalak.

Eraikina astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 20:00etara. Hala ere, ordutegi hori ez da behin betikoa izango, ordutegi zabalagoa izango duelako aurrerantzean, asteburuak barne. Tabernak, esaterako, beste ordutegi zabalago bat izango du, eta herritarrek, eraikinak dituen beste instalazio batzuetara sartzeko aukera izango dute, txartel elektroniko baten bidez, ikasketa gelara, esate baterako.

Udaletik jakinarazi dute, eraikina asteartean zabaldu arren, irekiera ofiziala urria hasieran egingo dutela.

2019 09 12 aita agirre eraikina amaituta elgoibar udala liburutegia

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza