Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 11 luis mari zaldua erroma EHn arg 111akademiaEuskalari gehienek aspalditxo alboratu zuten arren, euskalduntze berantiarraren teoria bolo-bolo ibili da hainbat euskaltzaleren artean, telebistan hauspotu zutenetik. Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea den Luis Mari Zalduak teoria horren inguruko azalpenak emango ditu Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren eta azken hitzaldian.

 Zalduak, hasteko, euskalduntze berantiarraren teoria noizkoa den eta zertan datzan azalduko du. Gero, epigrafiaren eta toponimiaren arloko zenbait datutan oinarrituta, aldeko eta kontrako argudioak azalduko ditu, jendeak oinarrizko informazioa jaso eta bakoitzak bere iritzia osa dezan.

Luis Mari Zaldua (Urnieta, 1965) Euskal Filologian lizentziaduna eta Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea da. Euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko onomastika batzordeko kidea ere bada. Hainbat liburu, artikulu eta mapa argitaratu ditu.

  • Eguna: iraila 18, eguaztena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza