Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 19 taupada bohemioenklubaTaupada antzerki taldeak Bohemioen Kluba obra estreinatuko du gaur (ekainak 19) Elgoibarko Herriko Antzokian. Parisko Montmatre auzoan kokatuta dago ikuskizuna, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Melodrama eta umore beltza generoak lantzen ditu obrak, absenta ukitu batekin. 

Elgoibarko Taupada antzerki taldeak obra berri bat ekoiztu du, eta gaur estreinatuko dute Herriko Antzokian. 22:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 80 minutuko iraupena izango du.

 Bohemioen Kluba izena jarri diote antzezlan berriari. Ikuskizuna Pariseko Montmartre auzoan kokatzen da, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Bizirik irautea lortu dutenekin elkartu ohi da Madame Edith gauero: artista, poeta, filosofo, idazle, margolari, modelo, marinel, abeslari eta musikariekin, hain zuzen ere. Pertsonaia bakoitzak bere bizitzaren gorabeherak erakutsiko dizkigu: oroimena, tristura, itxaropena, frustrazioa, etsipena, amodioa eta desamodioa izango dira, besteak beste, antzezlanean jorratuko diren gaiak. Melodrama eta umore beltza generoa lantzen du obrak, absenta ukitu batzuekin. 

Edurne Lasa izan da obraren zuzendaria, eta Joxe Mari Larrañaga arduratu da argiztapenaren eta musikaren alor teknikoaz. Eta protagonistak, berriz, Elgoibarko aktoreak izango dira; Elgoibarko aurpegi ezagunek emango diete bizia antzezlaneko protagonistei, eta eurak izango dira obrako bohemioak: Iraide Garcia (Madame Edith), Ana Moñux (Odile), Jon Olivares (Evaristede Parny, La Divina abeslaria eta Fabio), Nagore Cid (Lea kazetaria), Iker Mancebo (Filosofoa eta Bernard), Enkarni Migales (Filosofoaren gidaria eta postaria), Sara Iriondo (Antonella abeslaria eta Amadeo marinela), Ainhoa zapata (Lili eskusoinujolea), Ibai Leon (Maurice modeloa), Daniele Zelaia Cooper (Mixel margolaria) eta Jon Etxeberria (Pierre gudamutila).

 Horrez gain, Taupadako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete Inma Mugerzari, Danele Sarriugarteri, Mikel Olaizolari eta Josemari Lasari egindako ekarpenagatik, eta Iban Urizarri, bere musika erabiltzeko aukera eman dielako.

Azken urteetan hainbat obra taularatu izan ditu Taupadak Elgoibarren: Isladak izan zen 2010ean, Rusini zirkoa 2012an, eta Erotik 2013an. Horrez gain, Arte Eszenikoen Agerraldia ere egin zuten 2013an, musika, dantza, antzerkia eta bertsolaritza esketx laburretan taularatuz.

2016 06 19 taupada bohemioeenklubakartela

Lotura duten albisteak:

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza