Elgoibarko eta eskualdeko balkoirik ederrenak saritu dituzte

Barren.eus 2019ko ira. 9a, 09:36

Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu dute aurten, bigarren urtez, Debabarrenean. Elgoibarren, Maria Faliñak lortu du lehen saria eta Carolina Coronak bigarrengoa.

Elgoibarko Udaleko arduradunek jakinarazi zutenez, herriko balkoiak eta leihoak loreekin apainduz, herriari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da lehiaketa honen helburua, eta bidenabar, ohitura hori herritarren artean zabaltzea. Lehiaketaren bigarren ekitaldi honetan 38 lagunek hartu dute parte Elgoibarren, iaz baino 15 lagun gehiagok. Udalak ekimenaren balorazio positiboa egin du. 

Epaimahaia hiri lorategietan aditua den pertsona batek eta udaleko ordezkari batek osatu dute eta Maria Faliñari eman diote lehen saria. Faliñak 200 euro jasoko ditu, Txankakuako dendetan gastatzeko bonoetan. Herriko bigarren saria Carolina Coronaren balkoiari eman diote. Honek 150 euroko saria jasoko du.
Eskualdeko saria Mutrikuko balkoi batek irabazi du, Maria Luisa Larrinagarenak, hain zuzen ere. 250 euroko saria jasoko du.

∞ Lotura duten albisteak:

2019 09 06 balkoiak lora lehiaketa elgoibar udala 2 saria