Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartu zuten taldeen emanaldiak jaso ditugu honako hiru bideoetan.

 

Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Sri Lankako Sama Ballet taldeak eta Tahitiko Hei Show Tamurek Maalako eszenatokian eman zuten saioetako laburpen-bideoak dituzue honakoak. Maalako parkea jendez gainezka egon zen joan den uztailaren 19an egin zuten Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaiadaren 33. ekitaldian.

Ezbehar txiki bat ere gertatu zen Haritz dantzari taldekoek eman zuten saioko lehen zatian, eszenatokitik behera erori baitzen Zaldikoarena egiten ari zen dantzaria (goiko bideoan 1.35 minututik aurrera), Igartzako ezpata-dantza irakatsi eta dantzatzera Elgoibarrera etorri ziren lau dantzarietako bat, hain justu ere. Erorikoaren ondorioz, haustura txiki bat egin zuen oineko behatz txikiaren oinarrian.

Amaieran, Olaziaga kiroldegiko tabernako arduradu Juan Luis Urkia eta Inma Arrizabalaga igo arazi zituzten oholtza gainera oroigarri bat eman eta eskerrak emateko. Izan ere, hainbat urtean Olaizaga kiroldegian egin zen folklore jaialdia eta ekitaldi haietan eman zieten laguntzagatik eta saioen aurretik eta ostean emandako jatorduegatik egin zieten aitortza. Era berean, Arantxa Aginakori Banango Zaharra dantzatu zioten taldekideek, "dantza taldean urte askoan lan asko egin duelako eta gaur egun ere egiten duelako atera genuen dantzara, merezi zuen ateratzea".

 

2019 07 19 folklore elgoibar jaialdia haritz edt

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza