Duo Plaentxi omenduko dute Soraluzen uztailaren 25ean

Barren.eus 2019ko uzt. 19a, 09:09

Arrasto sakona utzi zuen Jesus Urizar eta Jose Luis Badiolaren Duo Plaentxi bikoak Soraluzen, eta esker onez, omenaldi-ekitaldia antolatu du orain Soraluzeko herriak haien omenez uztailaren 25erako. 

"Gaur egun, zaharrek zein gazteok ezagutzen ditugu eta disfrutatzen dugu latinoamerikako kantuez, eta hau argi dago eurei esker dela", jaso dute antolatzaileek omenaldi-ekitaldiaren aurkezpen-oharrean. Era berean, Duo Plaentxiko bi taldekideek Elgoibar eta Eibarrekin izan duten harreman estua aintzat hartuta, dei egin diete elgoibartarrei eta mendaroarrei omenaldian parte hartzera. Herriko musikariez gain, Veracruz talde eibartarrak ere parte hartuko ekitaldian, Eibar Kantuan mugimenduaren izenean. Plaza Zaharrean izango da ekitaldia, 23:00etan hasita.

1968. urtean sortu zuten Duo Plaentxi eta ehunka kontzertu eman zituzten han eta hemen. 25 bat urte egin zituen biko hark agertokietan, harik eta desegin zen arte. 2013ko Eibar Kantuan jaialdian eman zuen Duo Plaentxik agurreko kontzertua, baina ez Jose Luis Badiolak eta ezta Jesus Urizarrek berak ere ez zioten kantatzeari laga. Eta 2015ean, talde berri baten bueltan elkartu ziren berriro. Basaur jarri zioten izena Santi Sarasketa eibartarrarekin batera [Veracruz talde ezagunean ibilitakoa] osatu zuten hirukoari. Eta 2019ko urtarrilean, Jesus Urizar galdu zuen musikari handien talde hark. 69 urte zituela hil zen Urizar.

∞Lotura duten albisteak: