MobyDick-ek zuzenekoa emango du gaur Usuako parkean

Barren.eus 2019ko uzt. 19a, 07:55

Nun bandan hasi eta hezi ostean, 2009an MobyDick bakarkako egitasmoa abiatu zuen Eneko Burzakok (Getxo, 1982). Gitarra lagun duela kontzertua emango du gaur, Barixakuak Usuan egitasmoaren barruan, Elgoibarren.

Barixakuak Usuan kontzertu zikloko hirugarrena emango du MobyDick bakarlari bizkaitarrak gaur, 20:00etatik aurrera, Usuan (Giza Eskubideen parkea). 

Iraupen ertaineko bi disko edo Ep arrakastatsu kaleratu ostean, And then she became God's friend (2009), eta Covers (2011), 2013. urtean 'Cotard delusion' lan luzea kaleratu zuen MobyDickek, oso kritika onak jaso zituen lana.

Azken urteotan artista ugarirekin aritu da: Anari, Ainara Legardon, Jose Gonzalez, Bigott, The New Raemon, Maika Makovski, Damien Jurado, Musergo, Zea Mays eta Christina Rosenvinge, besteak beste.

∞Lotura duten albisteak: