Kalegoen plazara bueltatuko dira aire libreko zine emanaldiak

Barren.eus 2019ko uzt. 16a, 12:25

Lehen bi asteburuetako emanaldiak Maalan eman ostean, Kalegoen plazara bueltatuko dira aire libreko zine emanaldiak asteburuan. Zapatuan eta domekan izango dira.

Kalegoen plazan egiten diharduten lanak aurrera doaz eta pixkanaka ari dira plaza libratzen. Hala, Elgoibarko Udalak jakinarazi du asteburu honetako aire libreko zinea bere ohiko eszenatokira bueltatuko dela, Kalegoen plazara, alegia.

Uztailaren 20an, zapatua, “Ocean’s 8” filma emango dute eta domekan, hilak 21, “Thi mai: rumbo a Vietnam”. Bi emanaldiak 22:30ean hasiko dira.

Ocean's 8 Gary Ross estatubatuar zinema zuzendariaren lapurreta film komikoa da. Steven Soderbergh zuzendariak Ocean's Eleven-ekin hasitako trilogiaren spin-off bat da, baina oraingoan emakumeak dira protagonista. Izen handiko aktoreek antzeztuak: Sandra Bullock, Cate Blanchett, Rihanna, Mindy Kaling, Awkwafina, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway eta Sarah Paulson. Informazio osoagoa: www.zinemauneak.eus

Aitana Sánchez-Gijón, Dani Rovira eta Carmen Machi dira Patricia Ferreirak zuzendutako Thi Mai film espainiarreko protagonistetako batzuek. Vietnam eta Iruña artean kokatzen den historia honen zenbait atal Nafar hiriburuan filmatu ziren. Honakoa da sinopsia: Carmen bere alaba Maria hil denaren albistea jasotzen duen emakume bat da. Egun batzuk geroago, alabaren etxean mariak Vietmaneko Thi Mai izeneko umetxo bat semetzat hartzeko ideia zuela ezagutuko du. Horrela, bere lagun minenekin batera, Elvira eta Rosa, Carmen Vietmanera joango da Thi txikiaren bila. (ikus aurrerapen-bideoa)

∞Lotura duten albisteek: