Joseba Irazokiren musikak girotuko du barixaku honetan Usuako parkea

Barren.eus 2019ko uzt. 10a, 15:50

Kokein taldearen emanaldiarekin hasi zen Barixakuak Usuan kontzertu zikloko bigarrena emango du Joseba Irazokik, barixakuan, uztailaren 12an, Giza Eskubideen parkean.

 

 Joseba Irazoki (Bera, 1974) jakin-mina bere baitan errotua duen gitarrista polifazetikoa da, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa lantzen du musikari nafarrak (entzun bere musika hemen: josebairazoki.bandcamp.com). Usuako parkean emango duen kontzertua 20:00etan hasiko da.
Datozen bi barixakuetan Mobydick eta Los Sara Fontan taldeen emanaldiak izango dira.

2019 07 05 barixakuak usuan kontzertuak kokein elgoibar arg ainhoa mendibil

∞Lotura duten albisteak: